ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 13a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-11-11 13:42
Gipuzkoako egoitzetako langileek elkarretaratzea egin dute azaroaren 11n Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, joan den asteko negoziazio-mahaian erakunde horrek izandako jokabidea kritikatzeko, eta gatazkaren konponbidean parte har dezan eskatzeko. Gatazka larriagotu da UGTrekin akordio antidemokratiko bat azaroaren 8an sinatu ondoren, sindikatu horrek ez baitu ezta ordezkaritzaren %10 ere sektore horretan.

Egoitzetako langileak suminduta agertu dira Aldundiaren jardunagatik; izan ere, sektoreko patronalekin lan egin beharrean, ELAk eta patronalak duela hilabete batzuk lortutako akordioaren finantzaketa adosteko, estatutuz kanpoko akordio bat sinatzearen alde agertu da, sektorea desmobilizatzeko eta grebarekin amaitzeko, baina "ez dute horrelakorik lortuko" ziurtatu dute.

ELAk ere ez du kritikarik aurreztu UGTren eta sektoreko lau patronalen jarduera larri eta lotsagarria deskalifikatzeko. "Ordezkaritzaren %10 ere ez duen sindikatu batek izozte-proposamena egin du 2017. eta 2018. urteetarako, eta 4 patronalek onartu dute. Duela 10 urte bezala jokatu du berriro ere, akordio bat gutxiengoan sinatuz, 120 egun baino gehiagoko greba egin duten ehunka langileren mobilizazioaren aurka, nahiz eta 5 aldiz ere adierazi, eta aktan hala dago jasota, horrela ez zuela sinatuko". 2009an, antzeko jarduketarekin, sektorean eskubideak galtzea eragin zuen, eta sektoreko emakume langileak oraindik berreskuratzen saiatzen ari dira. Langile horien iritziz, argi dago "UGTk joko zikina egiten diela sektore horretako emakumeen esplotazioa sustatzen duten patronal batzuei eta bere agintariak aberasten dituen aldundi bati".

Gipuzkoako egoitzetako langileen negoziazio kolektiborako eta grebarako eskubideei boikota egiteko saiakera hori gorabehera, ELAk negoziaziorako prest dagoela berretsi du, Aldundiari eskatzen dio patronalekin negozia dezala gehiengo sindikalarekin lehendik dagoen akordioaren finantzaketa. Era berean, ELAk berriz ere adierazi du gertu dagoela egoitzetako langileen lan-baldintzak duintzeko borrokan behar beste jarraitzeko, horrela aldi berean gure adinekoei eta menpeko pertsonei eskaintzen zaien zerbitzuaren kalitatea ere hobetuko baita.

ELAk Gipuzkoako egoitzetan eta eguneko zentroetan deitutako grebaldi berri honek azaroaren 11tik abenduaren 11ra iraungo du. 31 egun horiek iazko irailetik dagoeneko eginda dauden 118ei gehituko zaizkie, eta guztira 149 greba-egun izango dira.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.