2019-12-04 15:41
ELAko ordezkariak eta Gipuzkoako zahar-egoitzetako senide-elkartearekin bildu dira goiz partean. Bi aldeek bat etorri dira Gipuzkoan sektoreak bizi duen gatazkari irtenbidea bilatzeko bilera bat deitzeko Lan Harremanen Kontseiluan abenduaren 10rako. Bilera honetan, sindikatu, patronala eta Gipuzkoako Aldundiak hartuko lukete parte. Dagoenekoz, 142 greba egun egin dira Gipuzkoako erresidentzietan.

 Gipuzkoako Foru Aldundiak orain arte Gipuzkoako egoitzetako milaka langile eta erabiltzailek bizi duten lan eta gizarte-gatazkaren konponbidean urratsak egiteko erakutsi duen borondate eza, azpimarratu dute ELA eta Sinideak elkarteko arduradunek bileraren ostean.

ELAko ordezkariek senideen elkarteari adierazi diote egin beharreko pausuak eman dituztela Lan Harremanen Kontseiluak bilera batera dei egin diezaien gatazkaren konponbidean inplikatuta dauden hiru aldeei. Bilera abenduaren 10ean izango da.

142 greba egun egin ditugu ELAko egoitzetako eta eguneko zentroetako langileek. Betiere lan-baldintzak duintzeko eta zerbitzuaren kalitate eskasa hobetzeko asmoarekin.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.