ARGIA.eus

2020ko abuztuaren 06a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-10-07 13:26
Gipuzkoako erresidentzietako langileek urriaren 7an hasi eta 18an bukatuko den martxa bat abiatu dute lurralde osoan zehar euren gatazkaren konponbidea eskatzeko. Martxa Donostiatik atera da goizeko 10,30etan. ELAk Adegi eta Matia 2020 patronalekin lortutako akordioa bere gain har dezala exijitu dio Gipuzkoako Diputazioari. Langileek 100 egun baino gehiago daramatzate greban lan hitzarmenaren alde.

Grebalariek emakume izateagatik pairatzen duten soldata arrakala salatu dute martxaren hasieran. “Argi daukagu zergatik gertatzen ari den hau gatazka honetan, zaintza historikoki emakumeok egin dugun lana izan delako, etxean eta inongo soldatarik jaso gabe gainera. Gaur egun gizonezkoak lanean ari diren sektore pribatizatuekiko %30eko soldata arrakala pairatzen dugu, 6.000 euro gutxiago urtean, emakume izate soilagatik”.

Gipuzkoako zahar-egoitzetako eta eguneko zentroetako 5.000 langileren lan baldintzak arautzeko negoziazioaren defentsan ari dira. 2017an ekin zitzaion negoziazioari, orain dela bi urte; gaur egun, oraindik ere, egoera hankaz gora dago.

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.