2020-03-09 09:57
Erresidentzietako langileak Martxoaren 8an amaitu dute Donostiako emakumeen etxean asteazkena geroztik aurrera eramaten ari ziren itxialdia eta hemendik aurrera kalean jarrituko dute borrokan, gutxienez beste hilabete batez, greba deialdia apirilaren 8a arte luzatu ondoren.

Lau egunetan burutu duten itxialdian Diputazioari premiazko bilera eskaera bat egin zaio baina erantzun ere ez dute egin. Aldundiak emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna sustatu eta besteak beste soldata arrakalaren erradikazioa bultzatuko duela esan du. %90ean Diputazioak finantzatuta dagoen zerbitzu publikoa da erresidentzietakoa eta gizonezko langileak dituen azpikontratatutako beste zerbitzu publiko batekin alderatuz urtean 6000 euro gutxiago kobratzen dute. Soldata arrakalarekin benetan amaitu nahi baldin badu Aldundiak, aukera paregabea dauka erresidentzietako gatazka konpondu eta aste honetan hartu duen konpromisoa betetzeko.

Langileek 237. greba eguna egin dute eta Martxoaren 8 honetan mugimendu feministak antolatu dituen mobilizazio eta manifestazioetan hartuko dute parte. Aurrera eramaten ari diren greba feminista da, lan baldintzen hobekuntzetatik haratago, zaintzaren eredua erdigunean jarri dadila eta erresidentzietan eskeintzen den zerbitzua langile gehiagorekin hobetu behar dela eskatzen dute. Helburu hauek lortu arte borrokan jarraituko dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.