2019-01-31 16:32
Urtarrilaren 31an ospatu da Gipuzkoako Arte Grafikoen Hitzarmenaren negoziaketarako lehen bilera. Bertan, alde batetik, ELA, LAB eta UGT sindikatuak bertaratu gara, eta patronalaren aldetik, GAREN eta ADEGI azaldu dira. Aurten, CCOO ez da aurkeztu sektorean zuen ordezkaritza guztia galdu duelako. Bilera honen helburu nagusia negoziaketarako mahai osaketa egitea zen arren, hori ez da posible izan patronala ordezten duten bi organizazioen artean ordezkaritza arazoak sortu dira eta.

 ADEGI eta  GAREN  patronalak mahai osaketara gerturatu dira. Dakigun bezala patronalaren ordezkaritza ez da hauteskunde-prozesu batzuen bitartez egiaztatzen, eta horrek, mahai osaketa hontan bien arteko arazoak suertatu ditu. Izan ere, eztabaida luze baten ostean, ez dute batak bestearen ordezkaritza onartu eta hurrengo egunetan, sektorean duten ordezkaritza egiaztatuko duen dokumentazioa LHK-en aurkeztuko dutela adostu dute.

Besterik gabe, ELAtik garbi utzi nahi dugu ez dugula berriz ere holako eztabaidarik onartuko, negoziaketa gehiago luzatu ez dadin, eta batez ere, borrokan tinko jarraituko dugu sektoreko langileen lan baldintzak hobetzeko asmoarekin. Esaterako, soldaten igoera duin bat eskatuko dugu, hitzarmena ahalik eta blindatuen egoten saiatuko gara, eta sektoreko diskriminazio eta prekarietate ororen presentzia ezabatuko dugu.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.