2024-04-16 11:36
Errektoretza taldeak eta Hezkuntza Sailak ez dute inolako borondaterik EHUko ordezko irakasleen egoera konpontzeko.

Ikasturte honetan mobilizazio kanpaina bizia izan dute EHUko ordezko irakasleek, hainbat arazori irtenbidea bilatzeko. EHUn bi greba jardunaldi egin dira, eta Zerbitzu Publikoetako hiru grebetan EHUrako aldarrikapenek leku propioa izan dute. EHUko langileek dituzten arazo guztien artean, ordezko irakasleen egoera jasanezina nabarmendu behar da. ELA, Steilas, CCOO eta LAB sindikatuek ordezko irakasleen lan baldintzak hobetzeko egin zituzten proposamenak erabat baztertu zituen EHUko zuzendaritzak.

Eusko Jaurlaritzaren jarrera pasiboa onartezina da. Hezkuntza Sailak ez dio erantzun intersindikalak egindako bilera eskaerari, eta horrek erakusten du ez duela interesik arazoa entzuteko eta konponbidea bilatzeko.

Arazo honen oinarria EHUren finantziazio eskasean datza. Izan ere, gaur egun BPGaren %0,4 inguruan dago, eta LOSUren arabera, 2030erako BPGaren %1 esleitu behar da. Bitartean, ezin da utzi UPV/EHUren finantziazio eskasa konpontzen langileen lan eta bizi baldintzen kontura.

Sindikatuen baterako oharra

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.