2018-10-08 17:00
Urriaren 8an Bizkaiko Metalgintzako negoziazio-mahaiaren hamabigarren bilera izan da. Bertan FVEM patronalak lehengoari eutsio dio; ez du inolako edukirik proposatzen. ELAk bere plataformako puntu nagusienak berretsi ditu, bere aldetik.

Bestalde, sindikatuen aldetik proposatu denean Bizkaiko Hitzarmenean Berdintasun Planak derrigor sartzeko klausula ezartzea, patronalak adierazi du “berdintasun planetarako aurreikuspen legala dagoeneko jorratzen ari da estatuko lan-htizarmenaren negoziazioan”. Agerikoa da Metalgintzako hitzarmen estatalaren mehatxua benetakoa dela. Horregatik, ELAk kargu hartu die CCOOi eta UGTri negoziazio kolektiboa estatalizatzearen alde daudelako, eta gogorarazi die ez dutela sinatu nahi izan Negoziazio-Mahaiaren adierazpen bat zeinaren arabera hitza ematen duten Hitzarmen estatala ez dela Bizkaian aplikatuko.

Azkenik, ELAk nabarmendu nahi du azken asteetan Bizkaiko Metalgintzako hainbat enpresatan akordio onak lortzen ari dela; horiei esker hobekuntza handiak ari dira iristen, baita lan erreformen aurkako klausulak ere.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.