Lan eta Justizia Sailburuak dioenez, erabaki hau greba egunean zehar gertatutako ezbeharretan oinarritzen da. ELAk argi utzi nahi du ez duela berririk egoera honen inguruan.
ELAk salatu nahi du Eusko Jaurlaritzaren jokaera beste behin langileen eskubideen aurka erasoak egitea dela. Jaurlaritzak partzialtasunez jokatu du patronalen mesedetan gaurkoan ere.
Hala, ELAk Eusko Jaurlaritzaren jarrera salatzen du eta aditzera ematen du helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari dela.