2019-10-30 10:24
Eusko Jaurlaritzak atzo Iragarritako Lan Eskaitza Publikoa plazen erreserba bat baino ez dela, 2017an eta 2018an egin zuen bezala salatu du ELAk. Gainera Eusko Jaurlaritzak orain arte ez duela enplegu publikoaren eskaintzarik deitu azpimarratu du. Aldi baterako kontratuk dituzten angileak 3.000 baino gehiago izanik, oso eskasa deritzo Eusko Jaurlaritzak egindako iragarpena. Are gehiago lanpostu huts gehiago daudenean langile prekarioen kopurua baino. Guztiz egingarria da langile guztiei lanpostua bermatuko dien prozesu bat planteatzea, kaleratze bidegabeak eragin beharrik gabe.

Eusko Jaurlaritzak iragarri du 1026 lanpostu eskainiko dituela Euskadiko Administrazio Orokorrerako lan-eskaintza publiko batean.

Urriaren 24an, Eusko Jaurlaritzak Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Mahai Sektoriala deitu zuen, eta bertan iragarri zuen, negoziatzeko tarterik eman gabe, 2019. urteari dagozkion 1026 plaza erreserbatuko zituela, hurrengo urteetan eskaini ahal izateko.

Erreserba horrek, 2017an eta 2018an egindakoekin batera, oraindik ez du LEP deialdirik eragin. Ez dira horien oinarriak negoziatu eta ez da deialdiaren datarik proposatu. Beste behin ere propaganda ariketa bat egin du Eusko Jaurlaritzak.

Agerraldian, iragarri da plaza-deialdi horrek administrazio honetan dagoen aldi baterako enplegua egonkortzeko balioko duela (% 50etik gorakoa), eta, aldi berean, plantilla gaztetzeko.

Nekez eskain daiteke plaza bat egoera prekarioan urteak daramatzan langilea egonkortuz, eta aldi berean pertsona berri eta gazte bat lanpostura sartzen da.
Gaur egun, honako hau da Administrazio Autonomoaren enpleguaren egoera:

- Langile helduak, batez beste 55 urte ingurukoak.

- Aldi baterako 3.000 langile baino gehiago (% 50etik gorako behin-behinekotasuna), kasu askotan 20
urtetik gora eta 30 urtetako antzinatasuna dutenak.

- Langile finkoek karrera profesionala garatzeko ezintasuna.

- Lan-kontratuko langileen mugikortasuna ezinezkoa.

- Zerbitzu-eginkizunak abusuz eta iruzurrez erabiltzea.

- Ehunka langile azpikontratatuta.

Enpleguaren egoera kritiko horren aurrean, ELAk Eusko Jaurlaritzaren arduragabekeria salatu nahi du, aditzera eman baitu 1026 lanpostuko lan-eskaintza bat iragartzen ari zela, Administrazio autonomoan dagoen prekarietatearen herena ere bete ez estali arren.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.