2020-05-05 18:49
Irizpide orokorrak telelana normaltasunera iritxi eta bi hilabetez luzatzea gomendatzen duen bitartean, Eusko Jaurlartizak bere langileak lan presentziala egitera derrigortu nahi ditu, oraindik alarma egoeran gauden bitartean.

Prebentzio Batzordea eta Alorreko Mahaia bildu dira gaur, Jaurlaritzako Funtzio Publikoko eta Lan Harremanetako zuzendariekin. Bileretan aurreratu digutenez (eta bileran ginela, Erkoreka sailburuak El Correo españolen bitartez jakinarazi digunez), lantokietara itzulera astelehenean (maiatzak 11 hasiko da), era “mailakatuan”.

Ez dira lantokiratuko momentuz (salbuetsiak*):

“Zaurgarri” gisa sailkatuta dauden langileak.

Hamalau urtez beherakoen zaintzaz arduratzen diren langileak (baldintzak betez gero).

Eguneko egoitzetan egon ohi diren adinekoen zaintzaz arduratzen diren langileak.

Telelana krisiaren aurretik esleituta zutenak.

Talde horietako batean ez dauden langileak maiatzaren 11n itzuli beharko dira lantokietara.

Eta 60 urtez gorakoak, osasunez ondo badaude, maiatzaren 18a itzuli beharko dira.

ELAk argi eta garbi proposatu dio Eusko Jaurlaritzari, langileen Osasuna lehenetsiz, telelana egin daitekeen lanpostu guztietan horrela jarraitu behar dela lana egiten.

Aldiz, ez da Telelanean lan egiteko aukera hedatzea aurreikusi, Espainiako gobernuak berak aukera hori ahalik eta gehien zabaltzeko eta luzatzeko gomendioa egin duen arren. Eusko Jaurlaritzari gogoratu nahi diogu, etxean lanean dauden langileak ez daudela oporretan.

Horrezgain, ELAk proposatu du:

- Lantokietara bueltatuko diren langileei COVID-19 froga egitea. Ez da aurreikusi.

- Garbiketa zerbitzua indartzea.  aurreikusi. Ez da aurreikusi.

- Prebentzio neurriak bermatzen. Ez da aurreikusi.

- Garbiketa eta segurtasuneko langileentzat prebentzio neurriak bermatzea. Ez da bete.

Aurreikusitako prebentzio neurrien aplikazioa arduradun ezberdin askoren esku geratuko da, eraginkortasuna eta jarraipena zailduz.

ELAren ustez, aurkeztu diren neurriak oso motz geratzen dira. Jaurlaritzak berak aurreratutako datuen arabera, milaka langile itzuliko gara lantokietara datozen bi asteetan. Eta arduragabekeria iruditzen zaigu Eusko Jaurlaritzak egin duen proposama.

ELAn uste dugu, orain arte aurkeztutako neurriek ez dutela langileon osasuna bermatzen, eta arrapaladan, aurreikuspen nahikorik gabe eta oso motz ari direla lantokiratzea prestatzen. Eta honek eraman gaitzake, langileok eta gure gertukoek larrutik ordaindu behar izatea, eta ez gaude horretarako prest.

Datorren ostegunean berriro deitu gaituzte bilerara. ELAk, langileen ordezkariei aldez aurretik, proposamenak jakinaraztea eskatu genuen. Gaur, bileran geunden bitartean, Erkorekak komunikabideen bitartez plazaratu du iada, zein izango den datorren ostegunean egingo den bileran hartuko den erabakia. Hau da Eusko Jaurlaritzaren negoziazio gaitasuna. Benetan lotsagarria!!

Lankideoi dei egiten dizuegu, ELAk egingo duen bezala, gutako bakoitzak ere zuhurtzia handiagoz jokatzea galda diezaioten Eusko Jarlaritzari. Osasuna daukagu jokoan.

              Administrazioak, langileak lan zentruetara joatea behartzen dituenean jarduera presentzialera itzuliz, osasuna bermatzen duten neurriak betetzen ez badira, ELAk salaketa egingo du, langileen osasuna edo haiekin bizi diren pertsonen osasuna arriskuan jartzen duten ez-betetze larrien kasuan, jarduera geldiarazteko eskatuz.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.