2019-07-11 18:04
Aurrez kaleraturiko zuzendarie eta langile multzoari beste 8 (25 talde mailan) beharginen kaleratzea gehitu dio Euskaltel enpresak. Azken egunetan enpresaren zuzendari berriak behin eta berriz errepikatu ahal izan du komunikabide dezberdinetan Zegonaren helburu nagusia gastuen murrizte azkarra dela.

Argi geratzen ari da lan baldintzak, enplegua eta beste edozein gai sozialak traba bat besterik ez direla inbertsio funts britaniarrerentzat, bere helburu nagusia akziodunen errendimenduaren bilakaera positiboa besterik ez dela, beste edozein helburu sozialen gainetik.

Gure zalantza Arantza Tapiak Industria Sailburuak hau ere notizia ontzat joko ote duen da, bere kargu publikoan ordezkatzen dituen biztanleen interesen kontra nabarmen izateagatik ere, enpresarien jarrera eta ekintza guztiak goraipatzeko bere joera irrazionala ezaguna izaki.

ELArentzat, Euskaltel-en langilegoarei egindako beste eraso zuzen bat da eta ahal dugun heinean, enpresako langilegoa antolatu eta ahalduntzen jarraituko dugula adierazi nahi dugu, gure baliabide guztiekin, ematen ari den triskantza laboral honi amaiera emateko helburu irmoarekin

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.