2019-05-22 12:06
Gizartea eta planeta, euren osotasunean, inoiz ez bezalako desberditasunera, autoritarismora eta egoera jasangaitzera bideratzen ditu kapitalismoak. Egoera honetaz larrituta, hainbat eragile sindikal â€'ELA tarteanâ€', politiko eta sozialek Euskal Herria Kapitalari Planto! ekimena aurkeztu dute Bilbon. Ekimenak kapitalaren aldeko zigorgabetasun logikoaren aurka planto egitea du helburu, eta horretarako erantzun sozial bat lantzeko konpromisoa hartu dute.

Ekimenaren bultzatzaileek Euskal Herrian ere jasaten ari garen eraso kapitalistari erantzun bat ematearen beharra azpimarratu dute. Bizitzaren, guztion ongizatearen eta burujabetasunaren alde herri mobilizazio koordinatu eta artikulatu bat ematea da helburua. Horretarako lau ardatz edo lan-ildo aipatu dituzte: enpresa transnazionalak; pribatizatutako politika publikoak eta korporazioen aldekoak; merkataritza itunak; kapitala defendatzen duten estatuz gaindiko erakundeak.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.