2024-04-25 10:48
ELAk deituta Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan euskaltzale talde bat bildu da Euskal Herrian Euskarazek deitutako 'Harrotze astearekin' bat eginez.

Berrogeitabost urte geroago, gaztelera da EAEko Herri Administrazio gehienetako hizkuntza nagusia, baina Jaurlaritzak uko egin dio berriz Administrazioak euskalduntzeko aukerari, sindikatu euskaltzaleok eta Kontseiluaren proposamenari ezezkoa emanda.

Langile eta herritar euskaldunen hizkuntz eskubideak sarritan ez dira bermatzen erakundeotan.

Eusko Jaurlaritzak ez ditu langileak aintzat hartzen, ez Euskara Normalizatzeko Planak diseinatzerakoan, ez jarraipena egiterakoan ere. Are gehiago, aukera hori ezabatu egin du Dekretu berritik.

Langile euskaltzaleok gure oinarrizko hizkuntz eskubideak aldarrikatzen jarraituko dugu, dagokionak belarriak zabaldu eta behar bezalako erantzuna eman arte.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.