ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 18a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-08-30 11:03
ELAk oso irakurketa positiboa egiten du langileek Euskadiko Orkestraren zuzendaritzarekin lortutako akordioaren inguruan. Izan ere, Enpresa Batzordeak –ELA da ordezkaritza duen sindikatu bakarra– eta zuzendaritzak sinatu duten itunak orain arte zegoen prekarietatearekin amaitzea suposatzen du.

Akordio honek negoziazio luze bati amaiera eman dio, eta eginiko mobilizazioak ezinbestekoak izan dira langileen eskaerei irtenbidea eman dion hitzarmena lortzeko. Hau guztiagatik, ELAk oso positiboki baloratzen du lortutakoa eta akordioa. Hauek dira adostutako edukiak:

  • Euskadiko Orkestraren lanpostuen zerrenda onartzen da. 91 langile eremu artistikoan eta 14 langile eremu tekniko-administratiboan.
  • Bermatzailea den sistema ezartzen da jubilazio, heriotza, kontratu amaiera eta bolondresak diren bajak ordezkatzeko. Eszedentziak, gaixotasun edo lan istripu bajak, amatasun/aitatasun bajak, ikasketarako baimenak, lanaldi murrizketak ere ordezkatuko dira. Sistema honek egutegi arautuago bat izateko aukera ahalbidetzen du eta honen ondorioz aurrera pauso handia da bai kontziliazioan eta baita plantillaren egonkortasunean ere.
  • Lan-denboraldi osorako plangintza bat ezartzen da eta honen ondorioz, lan eta bizi baldintzak hobeago planifikatu eta kontziliatuko dira.
  • Lekualdaketak, osterak eta irteeretako lan baldintzak arautzen dira.
  • Gaur egun soldatan aldagarriak ziren ordainketak aurrerantzean finkoak izango dira.
  • Musika tresnen materiala hornitzeko sistema arautzen da.
  • Gai pertsonaletarako eta ordaindu gabeko baimenak arautzen dira, azken hau ikasketetarako zein norberaren interes pribatuetarako izanda ere.

Azken lan erreformak inposatutako neurri antisozialei aurre egiten dio hitzarmenak eta 2021. urtean bere indarraldiaren amaierara iristean, ultraaktibitatearen ondorioz indarrean jarraituko du beste hitzarmen batek ordezkatu arte.

Azkenik,negoziazio eta mobilizazio prozesu luze honetan, Euskadiko Orkestrako langileek enplegu bermearen eta plantillaren egonkortasunaren alde eginiko borroka eredugarria azpimarratu beharra dago.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>