2020-10-19 16:14
Hilabete honetako azken ostiralean egingo den ministro-kontseiluan 9.270 lanpostu baino ez ditu proposatuko Estatuko Administrazioak 2020ko Lan Eskaintza Publikorako. ELAk ez du sinatu “zerbitzu publikoa suntsitzeko” eskaintza hau.

Estatuko Administrazio Orokorrak amaitutzat eman du 2020rako Lan Eskaintza Publikoaren negoziazioa, sindikatu guztien aho batezko gaitzespenarekin. “Negoziazioaren hasieratik eskainitako plazen kopuruak gora egin badu ere, ez ditu inola ere betetzen zerbitzu publikoetan dauden langile-gabezia larriak”, kexu da ELA.

Sindikatuak hasieratik argi utzi du, aurreko murrizketak egin zirenetik, 40.000 lanpostu inguru galdu direla Estatuko Administrazio Orokorrean eta, aurreko ekitaldietako lan eskaintzen plangintza dela eta, Zerbitzu Publiko ahulduak ditugula.

“Bizi garen egoerak nabarmen erakutsi digu Zerbitzu Publikoak ezinbestean indartu behar direla Gizartearen Ongizatea bermatzeko. Aurtengo eskaintza publikoa asko hobetu beharko litzateke zerbitzu publikoetan datorkigun jasangarritasun ezari ihes egiteko, eta, argi eta garbi, azken eskaintza horrek ez du halakorik egiten”, dio.

2020KO LAN-ESKAINTZA PUBLIKOA

 

 

Askerako sarbidea

Barne-sustapen

A1

1.754

600

A2

2.275

2.051

C1

3.060

3.712

C2

690

1.500

Lan-kontratuko langileak Hitzarmen Bakarra

1.271

1.096

Beste langile lan-kontratudun batzuk

220

37

GUZTIRA

9.270

8.996

Gogorarazi duenez, aurreko murrizketetatik datozen langile galera kopuruari 2019an galdu ziren 8.000 langiletik gora kendu behar zaizkio Estatuko Administrazio Orokorreko plantillari. Eta honen aurrean, Administrazioak mahai gainean jarri duen azken eskaintzan soilik 9270 lanpostu proposatu ditu 2020eko LEPean, diru gehiago ez dagoela argudiaturik.

“Proposamenak parametro ekonomikoetan bakarrik oinarritzen direnean eta proposamen horiek zerbitzu publikoei buruzkoak badira, hauek gehien behar ditugunak galtzen dugu. Horixe da markatutako ibilbidea, horixe da lortu nahi den administrazio-proiektua, pixkanaka murrizten joatea, harik eta desagertu arte”, salatu du.

Gauzak horrela, negoziazio-saio guztietan txanda irekiko plaza horien banaketa geografikoa erakundeen arabera aurkeztea eskatu du ELAk.

Izan ere, ezinbestekotzat jotzen du da datu hori ezagutzea, “ezin baitugu onartu EAEko eta Nafarroako biztanleei eragiten dieten zerbitzu publikoen kudeaketa eta izapidetzea deslokalizatzea, langile faltaren ondorioz (Muface, Trafikoa, Atzerritarrak, etab.), ezta kanporatzeak ere (Telekomunikazioak, INEren Ordezkaritzak, etab.), ezta egiturazko lana aldi baterako kontratu jarraituekin ordezkatzea”-

Aurreko guztiagatik, negoziazioa itxita, ELAk ez du sinatu “zerbitzu publikoa suntsitzeko” eskaintza hau.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.