2020-10-27 12:27
ELAk salatu du Hezkuntza Sailak eta ikastetxeetako jantoki publikoak, pribatuak eta itunpekoak kudeatzen dituzten enpresek Lan Sailak agindutako gutxieneko zerbitzuen aginduaren interpretazio interesatua ezarri dutela, langileen jarraipena eta aldarrikapena estaltzen saiatzeko. Hala ere, eskola jantokien grebak jarraipen zabala izan du bigarren egunean ere.

ELA, LAB, CCOO eta UGTk â€'ikastetxe publikoetako, pribatuetako eta itunpeko ikastetxeetako jantokietako azpikontratetan ordezkaritza duten sindikatuakâ€' deitutako bigarren greba-egunak jarraipen zabala izan du, nahiz eta Hezkuntza Sailak eta azpikontratatutako enpresek oztopo ugari jarri dituzten langileek oinarrizko eskubide hori balia dezaten. Hurrengo greba eguna urriaren 29a izango da.

ELAk salatu du Hezkuntza Sailak eta ikastetxeetako jantoki publikoak, pribatuak eta itunpekoak kudeatzen dituzten enpresek Lan Sailak agindutako gutxieneko zerbitzuen aginduaren interpretazio interesatua ezarri dutela, langileen jarraipena eta aldarrikapena estaltzen saiatzeko.

Enpresak sukaldeko eta jantokiko lanpostuetara esleitutako ehunka langile beren lanpostuetara joatera behartzen ari dira, langileen % 100 zerbitzu horietara aplikatuta.
ELAk azpikontratetako langileak erakusten ari diren indarra azpimarratu du. Indar hori grebaren jarraipenean eta eguerdian Bilbon, Gasteizen eta Donostian deitutako manifestazioetan egiaztatu ahal izan da, ehunka langilek parte hartu baitute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.