2019-12-18 11:50
ELAko ordezkariek Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordean parte hartu dute; bertan, Eusko Jaurlaritzak irailaren 9an onartutako EAEko egoitzetako ratioari buruzko Dekretua bertan behera uztea eskatu dute. Era berean, urriaren 24an Eusko Legebiltzarrak onartutako mozioan dekretua berrikusteko eta aldatzeko ekatzen zela gogoratu du.

Dekretua erretiratzeko arrazoiak honako hauek dira:

- EAEko egoitza-zentroetan bizi den larrialdi-egoerak berekin dakar langile falta eta lan-karga erabat onartezinak izatea sektoreko langileentzat, eta horrek eragin negatiboa du zerbitzuaren kalitatean.

- Dekretu berriak zerbitzu publiko bat pribatizatzearen aldeko apustua egiten du, hainbat zerbitzu kanpora ateraz: garbiketa, garbitegia, sukaldea …

- Zerbitzuaren merkatzeari estaldura ematen dio, kalitatearen aurrean

- Bere aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu egoitza txikiak, etxebizitza komunitarioak, tutoretzapeko etxebizitzak eta esperientziadun zentroak, hain zuzen ere egoera prekarioenak gertatzen direnean.

Dekretuan jasotako neurriak, hala nola gela bikoitzak banakako gela bihurtzea, aireztapena, egokitzapen mekanikoak, komunak … eraikitzen diren egoitza berriei baino ez zaizkie aplikatuko.

- Ez duela bermatzen erizaintzako zerbitzua eguneko 24 orduetan

- Dekretuaren zioen azalpenak langile/egoiliarren ratioa handitzeko beharra adierazten duen arren, dekretu honek, ratio horiek hobetzeaz gain, zenbait kasutan okerrera ere egiten du.

- Enplegua are gehiago prekarizatzearen alde egiten duela; lanaldi partzialeko kontratazioaren alde egiten duela

- Dekretuak lanaldi-murrizketekin lotzen du egoiliarraren arretaren jaitsiera

- Dekretu berriak 1998an baino urteko arreta-ordu gutxiago jasotzen ditu egoiliarrarentzat.

Beraz, ELAko ordezkariek berehala erretiratzeko eskatu dute, eta arreta-eredua aldatzea ekarriko duen dekretu baten alde egin dute, pertsona lagun-egitearen eta zaintzaren erdigunean jarriz. Eredu horrek honako hauen alde egin behar du:

- Zaintza-lanak onar ditzala, eta beharrezkoak diren baliabideak beretzat gorde ditzala.

- Gizarte-premiak handituz doazen heinean, ratioa arautzen duen dekretua berrikusi eta une bakoitzean dagoen egoerara eguneratzea.

- Ratioa eguneratzeak kalitatezko enplegua sortzen laguntzea

- Mendekotasuna duten pertsonak, senideak eta haien zerbitzura dauden langileak zaintza-sistemaren erdigunean kokatzea.

Horregatik, ELAk pertsonengan zentratutako kalitate ratio batzuen defentsan jarraituko du, horretarako kalitatezko zerbitzu publiko bat garatuz.

 

LURRALDEA

EGUNGO EGOERA

Zaintza denbora / pertsonako

GUTXIENGO ALDARRIKAPENAK

GIPUZKOA

92 min/eguneko

30% gehikuntza

BIZKAIA

60 min/eguneko

100% gehikuntza

ARABA

88 min/eguneko

41% gehikuntza

NAFARROA

88 min/eguneko

41% gehikuntza

EGOILARRA 2 ORDUZ (120 min) EGUNEAN GUTXIENEZ ZAINTZEA

 

 

KATEGORÍA

GUTXIENEKO ALDARRIKAPENA

ZAINTZAILEA

2 ordu pertsonako egunean

ERIZAINA

Eguneko 24 orduetan

GARBITZAILEA

% 53 gehitzea

SUKALDARIA

Bat 50 egoiliarrentzat

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.