2020-06-17 10:16
Durangaldeko Laip S.A. eta Galvanizados Izurza S.A. enpresetan, euren enpresa-hitzarmenen berriztatzeak adostu dituzte langileen ordezkariek enpresa-zuzendaritzekin.

Abadiño eta Izurtzan kokaturik dauden Laip eta Galvanizados Izurzan enpresa hitzarmenaren negoziaketan adostasuna lortu dute langileen ordezkariek eta zuzendaritzek.

Aipatu behar da enpresa hauetan langileen ordezkaritza ELAri dagokiola, langilegoak horrela erabaki baitzuen hauteskunde sindikaletan.

Akordioen eduki nagusiak honakoak dira:

Laip:

  • Indarraldia: Urte batekoa baina hitzarmen berri bat adostu artean, oraingo hitzarmenak jarraituko du indarrean.
  • %1,5eko soldata igoera.
  • Hobekuntza sozialak.
  • Lan erreformak baliogabetzeko klausulak.

Galvanizados Izurza:

  • Indarraldia: Urte batekoa baina hitzarmen berri bat adostu artean, oraingo hitzarmenak jarraituko du indarrean.
  • %1,6ko soldata igoera.
  • Hobekuntza sozialak.
  • Lan erreformak baliogabetzeko klausulak.

ELAren iritziz, COVID-19ak sorturiko izurritearen erdian argi geratu da negoziazio kolektiboari ekin ahal zaiola eta langileen lan baldintzak hobetu daitezkeela. Enpresa txikietan ere bai, Laip eta G. Izurzak erakusten duten moduan. Gakoa, baieztatu dute, langilegoarengan kontzientzia sortzea eta antolatzea da.

“Sortu dugun aberastasunaren banaketa justua egiteko unea heldu da. Langile klaseak historian zehar, antolakuntza eta borrokaren bitartez soilik erdietsi dituzte hobekuntzak eta hori argi ikusi da aipatutako akordio hauetan”, laburbildu dute.

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.