2018-01-25 12:49

Gaur Biztanleria Aktiboaren Inkestak argitaratu dituen datuak langabe kopurua azken urtean 18.800 pertsonetan gutxitu dela erakusten dute, nahiz eta enplegua dutenen kopurua ez den neurri berean hazi (16.700 gehiago dira).

ELAren ustez langabeziaren bilakaera hau duela 10 urte baino okerragoa den enpleguaren egoera estaltzeko erabiltzen da, nahiz eta sortzen den aberastasuna askoz handiagoa izan. Hau guztia kontuan izanik:

- 2007tik Hego Euskal Herriko biztanleria 36.600 pertsonetan hazi arren, biztanleria aktiboa, enplegua dutenen kopurua eta soldatapekoen kopurua txikiagotu egin da (49.200, 110.700 eta 22.800 pertsonetan hurrenez hurren). Epealdi honetan ekonomiaren bilakaerak erakusten du BPGa %9,7 igo dela.

- Behin-behinekotasunak soldatapekoen % 25,4ak jasaten du, eta emakumeen artean %27,6ak.

Onartezina da, eta Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren ardura zuzena, sektore publikoan behin-behinekotasun tasa are altuagoa izatea, %33,4ekoa. Sektore publikoak enpleguaren %15,6 suposatzen duen bitartean, behin-behinekotasun osoaren %23,8a suposatzen du.

- Emakumeen %27,1ak lanaldi partziala du (gizonen artean portzentaje hau %7,4koa da).

- Langabezia tasa %10,4ekoa da Hego Euskal Herrian, Europako %7,3ko bataz bestekoa baino altuagoa. Azpimarratzekoa da ere langabetuen %52,6ak urte bat baino gehiago daramala enplegu bila.

ELAk uste du enpleguaren datuak ez direla onak. Langabeziaren jaitsiera lan-baldintzen kontura egiten ari da, eta enpleguaren bilakaera ekonomiaren bilakaeraren oso atzetik doa.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.