ARGIA.eus

2020ko urtarrilaren 23a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2019-10-21 17:38
Barakaldoko Kirol Udal Erakundearen kiroldegietan -Lasesarre, Gorostitza, etab.- kirol kudeaketa daraman EmteSPORT enpresako langile ia gehienek bat egin dute gaur hasi eta azaroaren 11ra arte deituta dagoen greba deialdiaren lehen egunarekin. 11 egunez luzatuko den deialdiaren lehen egunean jarraipena %80tik gorakoa izan da.

Grebaren helburua argia da: akordio propio baten bidez langileen baldintzak hobetzea eta duintzea. Lanuztearen ondorioz, EmteSPORT enpresaren esku dauden zerbitzu guztiak bertan behera geratu dira: kirol klaseak, monitoreak, sorosleak, gimnasioa, etab.

Barakaldoko Udalaren arduragabekeria

Langile gehienek greba egin izanarekin batera, nabarmendu beharreko beste albistea da Udalak erakutsi duen arduragabekeria, hainbat modutan. Horien artean bi azpimarratu ditu ELAk:

Alkatetzak ukatu egin du eskatutako bilera; gatazkaren berri eman nahi zioten langileek, baita ardurak azaldu ere, hala enpresarenak nola Udalarenak berarenak. Antza, udal zerbitzuak bertan behera geratzeak ez du gobernu-batzordea kezkatzen.

Bestalde, ELAren ustez oso larria da igerilekuak uretako hainbat ikastarotarako irekitzea, baita haurrentzako ere, soroslerik ez dagoenean. Erabaki honen asmoa greba ezkutatzea da, erabiltzaileen segurtasunaren lepotik bada ere, hauetako batzuk adin txikiko umeak direlarik. Hau Udalean bertan eta Lan Ikuskaritzan salatuko du ELAk.

Barakaldoko Udaleko gobernu-batzordeari eta EmteSPORT enpresari eskatzen negoziatzen hastea eskatu die sindikatuak, greba amaitzeko biderik azkarrena izango dela argudiatuta.

?

?

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
?>