Aste osoan zehar hamaika ekimen antolatu diren arren, hitzordurik garrantzitsuena urriaren 27an izango da, larunbata. Izan ere egun osoan zehar Bilboko Areatzak Feministon Herria egingo da. Bertan Euskal Herrian martxan dauden proiektu feminista ezberdinak ezagutzeko parada egongo da. Gainera, Emakumeen Mundu Martxaren nazioarteko topaketa hauetan izango diren 42 herrialdeetako emakumeek ere protagonismo berezia izango dute.