2023-06-02 11:16
Apirilaren 25eko grebaren ondoren, eta datorren ikasturterako aurreikusita dauden mobilizazioen aurretik, ELA, STEILAS, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek elkarretaratzeak deitu dituzte ekainaren 13rako Bilbon, Donostian eta Gasteizen.

Apirilaren 25eko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetako grebak babes handia izan zuen, baino patronalak ez du ezer eskaini hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko horren ondoren, eta Hezkuntza Sailak ere isilik jarraitzen du.

Negoziazioaren helburua lan zamak arintzeko neurriak, sektore feminizatu eta prekarizatuenentzat hobekuntzak, KPIaren araberako soldata igoerak, lanpostuak mantentzeko neurriak eta Lanbide Heziketako edukien negoziaketa da. Euskara planak, berdintasun planak eta lan osasuna eta bereziki arrisku psikosozialak abordatzeko planak ere bai.

Elkarretaratzeak ekainaren 13an izango dira, 17:30ean, Bilbon (Bizkaia plazan), Donostian (Kristau Eskolaren egoitzaren aurrean) eta Gasteizen (Hezkuntzako ordezkaritzaren aurrean).

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.