2024-04-16 12:43

Apirilaren 29an eta 30ean eta maiatzaren 22an eta 23an greba deitu duten ELA-LAB-CCOO-UGT sindikatuek CEBEKi eskatu diote datorren osteguneko bileran sindikatuen plataforma bateratuari erantzuna emateko.

Negoziazio Mahaiak 12 bilera egin zituen 2023tik 2024ra. Ondoren, Negoziazio Mahaian ordezkaritza zuten sindikatuek (ELA, LAB, CCOO, UGT) 4 greba egun deitu zituzten Bizkaiko Grafikagintzaren sektore osorako, hitzarmen duin bat adosteko helburuarekin. Greba egunak hauek izango dira:

  • Apirilak 29 eta 30

  • Maiatzak 22 eta 23

Apirilean zehar mobilizazioak egitea adostu dute 4 sindikatuek, gatazka gizarteratzeko eta grebaren lehen egunak berotzeko. Atzo langileek kontzentrazioak egin zituzten euren enpresetan eta gaur elkarretaratzea egin dute patronalaren aurrean, Bilbon. Bertan, sindikatuek CEBEKi eskatu diote Negoziazio Mahaiaren hurrengo bileran, apirilaren 18an, 4 sindikatuek beren plataforma bateratuan planteatutako 10 puntuei erantzun positiboa emateko.

Datorren astean sektoreko enpresen aktibazioak jarraituko du, lantokietan asanbladak eginez, eta datorren apirilaren 22an mobilizazio batekin, sektoreko erreferentziazko enpresa batean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.