2019-03-28 16:01
ELAk hurrengo Korrikaren inguruan, beste hainbat erakundek egin bezala, euskaraz bizitzeko eskubidearen aldeko bere konpromisoa berretsi du AEK-k Pasaiako Albaolan antolaturiko sinadura ekitaldian. Besteak beste, ELAk instituzio ezberdinei euskaraz langileok bizitzeko eskubidea bermatzeko bere aldarrikapenak helaraziko dizkie eta horien bueltan mobilizazioak antolatuko ditu.

Hauek dira ELAk Pasaiako Albaola itsas-faktorian Euskaraz bizitzeko eskubidearen alde hurrengo bi urteei begira hartu dituen konpromisoak.

1. ELAk Euskal Herriko langileek euskaraz lan egiteko eskubidea egikaritzearen alde sindikatuaren konpromiso osoa berresten du.

2. Hurrengo Korrika aurretik ELAk euskal herritarrok euskaraz bizi ahal izateko beharrezko diren neurriak helaraziko dizkie euskal administrazioei, bereziki lan munduan euskaldunon hizkuntza eskubideak bermatze aldera, eta aldarrikapen horiei erantzunik ematen ez bazaie administrazioen aurrean mobilizatzeko konpromisoa hartzen du.

3. ELAk enpresetan Euskara Planak negoziatzeko gida landuko du, enpresetara gutxieneko aldarrikapen batzuk helaraziko ditu eta euskara negoziazio kolektiboan txertatzeko lan egingo du.

4. ELAk bere nazio organo guztiak funtsean euskaraz izan daitezen konpromisoa hartzen du.

5. ELAk bere zerbitzu juridikoek hurrengo bi urteetan euskara hutsean erregistratutako demanda kopurua nabarmen handitzeko konpromisoa hartzen du.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.