Uztailaren 13aren geroztik Zestoako Udaleko behin-behineko langileak greban daude eta Zestoako Udala, alkatea buru duela, Eusko Jaurlaritzako Bigarren Lehendakariordea eta Lan eta Enpleguko Sailburuak emandako gutxieneko zerbitzuen inguruko agindua urratzen ari da. Honen aurrean, ELAk Lan ikuskaritzan salaketa jarri du.
Irailean Zestoako jaiak izango dira eta urtero legez zezen plaza muntatzeko lanak hasi ditu Udalak, baina oraingoan greban dauden langileen eskubideak zapalduz eta hauek ordezkatuz. Honen aurrean ELAk Lan Ikuskaritzaren aurrean salaketa aurkeztu du zeinetan argi eta garbi azaltzen den lan hauek burutzea Udal Brigadari dagozkiola eta lan hauen gidaritza greban dagoen brigadako buruari dagokiola, azken
urteetan egiten den moduan. Aurten, ordea, langileon oinarrizko eskubideak zapaldu eta alde batera utzita, langileen greba eskubidea urratu dute. Muntaketa lan hauek zezen zale elkartekoak burutzen ari dira herriko alkatearekin laguntza
zuzenarekin.
Hau onartezina da eta ELAk eskatzen dio Zestoako Udalari eta alkateari bereziki, hausnartu dezala zertan dabilen langileen eskubideen aurka eta atzera egin dezala.