ARGIA.eus

2021eko apirilaren 19a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2021-04-07 11:15
ELAk babestu egin du mundu osoko sindikatuek eta gizarte-mugimenduek txertoen patenteak bertan behera uzteko eta txertaketarako sarbide unibertsala eskatzeko egindako deia, bai eta lan duina eta gizarte-babes egokia eskatzekoa ere. Hona hemen deia eta sinatzaileak:

MUNDU MAILAKO DEIALDIA "Biziak salbatu eta langileak babestu". Txertoak guztiontzat! Eten patenteak!

Koronabirusak eragindako pandemiak krisi sanitario eta ekonomiko larria ekarri digu, eta hau milioika lanpostu suntsitzen ari da, gainerakoak prekarizatzen dituen bitartean. Honek pobrezia, miseria eta desberdintasun ekonomiko zein soziala mundu guztian areagotzen du, Iparraren eta Hegoaren arteko arrakala sakonagoa bilakatzen duelarik.

Mundu mailako larrialdi honetan premiazkoa eta derrigorrezkoa da ?€œBiziak salbatu eta langileak babestea?€. Aldarrikatu behar dugu txertoak gizateria guztiaren ondasuna direla, eta haiekin ez dela etekin pribaturik lortu behar, izan ere, eurak garatzeko kutxa publikoetako dirutza baliatu baita, eta betebehar politiko eta morala baita biztanleria guztiari txertoa ematea, norbere diru-sarrera maila eta nazionalitatea gorabehera.

Horrenbestez, agiri hau sinatzen dugun sindikatu, gizarte-mugimendu, jendarte zibileko erakunde eta pertsonek mundu guztiko langileei dei egiten diete Osasunaren Mundu Egunean mobiliza daitezen, gobernu eta agentziei honako eskariak luzatzeko:

 

  • Beren irizpidea izan dadila ?€œTxertoa guztientzat?€, txertoa munduko jende guztiaren eskura modu unibertsalean eta berehala jarriz.
  • Nazioarteko sistema bat eratzea zeinaren oinarri mundu mailako justizia izango den, ez gaurko eredu merkantilizatua, intsumo eta txertoen salmenta eta banaketan nagusi dena.
  • Txertoen nazionalismorik ez! Osasuna izateko eskubidea giza-eskubidea da.
  • COVID-19aren kontrako txertoen patenteak eten, legedia nazionaletan aurreikusitako mekanismo eta aukeren baitan, nahiz Merkataritzaren Mundu Erakundearen (MME) eremuan.
  • Plan, programa eta finantza-baliabideak garatu txertoak ekoizteko beharrezkoak diren teknologia eta intsumoak eskualde eta nazio guztietara helarazteko. Horrela baldintzak sortuko dira herrialde gehiagok COVID-19aren aurkako inmunizatzaileak produzitzeko aukera izan dezaten.
  • COVID-19ak eragindako gaixoen tratamendurako beharrezko diren sendagai, instumo, software eta ekipoak eskuratzeko aukera unibertsala bermatu.
  • Laguntzak eman diru-sarrerarik gabe geratu diren langile, nekazari, enpresa familiar, eta ekonomia informaletik bizi diren familiei, eta bizirauteko gutxieneko errenta bat eman.
  • Ohiz kanpoko inbertsio plan bati ekin galdu diren edo arriskuan dauden milioika lanpostuak berreskuratzeko.

Mundu guztiko langileok galdatzen dugu: ?€œTxertoak guztiontzat?€, lan duina eta babes soziala: Orain dugu ekiteko unea!

2021ko apirilaren 7a

SINATZAILEAK

Argentina: CTA-T, CTA-A, CGT-RA, Asociación de Empleados de Farmacia -ADEF- de Argentina,

FATUN, Movimiento Centroamericano 2 de Marzo,

Austria: ?–GB (Austrian Trade Union Federation)

Brasil: CUT, CNTS, UGT, CNTE, CONTRACS/CUT, Sindicatos dos Enfermeiros do Estado de Sao

Paulo, Fasubra, ABEn, ASFOC-SN, CONFETAM, Intersindical Central da Classe Trabalhadora, Unión

de Empleados de la Justicia de la Nación , Sintrafi Florianópolis e Região, SINDSEP- São Paulo,

SindSaúde-SP, ABED (Associação Brasileira de Economistas pela Democracia), MNCCD (Movimento

Nacional Contra Corrupção e pela Democracia) REBRIP (Rede Brasileira pela Integração dos Povos),

CUT-CNTSS

Belgika: FGTB,CSC, IFSI-ISVI,

Txile: CUT

Kolonbia: CUT, CTC

Costa Rica: Central Social Juanito Mora Porras-ANEP

Kroazia: The Union of Autonomous Trade Unions of Croatia (UATUC)

Ecuador: ASO UASB, ISP

Espainiar estatua: CCOO, UGT, USO

Euskal Herria: ELA

Frantzia: CGT

Alemania: DGB

Guatemala: CUSG, UNSITRAGUA. MTC,

Italia: CGIL, CISL, UIL, ARCI (Associazione Ricreativa Culturale Italiana)

Maroko: CDT, UMT

Mauritania: CGTM

Namibia: TUCNA Trade Union Congress of Namibia

Niger: USTN

Panama: CTRP, Convergencia,

Peru: ISP, FENTAP, SUTEPSAR, GRESP (Grupo Red de Economía Solidaria y Protección Social de

Perù, Red Peruana de Comercio Justo y Consumo ?‰tico

Filipinar Uharteak: SENTRO (Sentro ng mga Nagkakaisa at Progresibong Manggagawa)

Errepublika Dominikarra: CASC. CNUS, AMUSSOL, CNTD

Hego Afrika: COSATU

El Salvador: FEASIES (Federación de Asociaciones y Sindicatos Independientes de El Salvador),

AMATE, Asociacion Colectivo Alejandria, Panorama Económico, Colectivo La Comuna Resiste,

Senegal: UNSAS

Hego Korea: KCTU

Tunisia: UGTT

Turkia: DISK

AEB: GGJA (Grassroots Global Justice Alliance)

Venezuela: Central de Traabjadores/as ASI,

ATUC-ITUC (Arab Trade Union Confederation)

TUCA/CSA (Trade Unions Confederation of America)

ITUC-Africa (African Regional Organisation of the International Trade Union Confederation)

BWI/ICM/IBB (Internacional de Trabajadores de la Construcción y la Madera - ICM )

Confederación Latinoamericana de Trabajadores del Poder Judicial

IE (INTERNACIONAL DA EDUA?‡?ƒO)

IEAL- Comité Regional de la Internacional de la Educación para América Latina

PSI (Public Services International)

ISP Américas (Internacional dos Serviços Públicos)

CONTUA Confederación de los Trabajadores y Trabajadoras de las Universidades de las Américas

UITA Regional Latinoamericana

UNI Americas

ATALC (Amigos de la Tierra América Latina y el Caribe)

FSMSSS (Forum Social Mundial de la Salud y de la Seguridad Social)

Grito de las/os Excluidas/os Continental (Americas)

Jornada Continental por la Democracia y Contra el Neoliberalismo, articulación de movimientos

sociales de las Américas

Jubileo Sur/Américas

Red Sin Fronteras: Asociación Ecuménica de Cuyo, Grito dos Excluidos/as Continental, Associação

LatinoAmericana de Micro, Pequenas e Médias Empresas, Presença de América Latina, Associação

Filhos do Mundo, Instituto Edésio Passos, Centro de Direitos Humanos e Cidadania do Imigrante,

Programa Andino para la Dignidad Huamana, Consultoría Para Los Derechos Humanos y El

Desplazamiento, Asociación Del'Agora de Madrid, Casa da Gente de Barcelona, Coordinadora de

Abogados del Paraguay, Centro de Derechos y Desarrollo, Casa do Brasil de Lisboa, Centro de

Promoción y Defensa de los Derechos Humanos, Derechos/Cultura/Diversidad/Migración.

SOLIDAR, Europa

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.