2019-11-22 11:43
Tuterako alkateak prentsaurreko bat eman du aste honetan, inmigrazioa eta legez kanpoko laguntzak erlazionatuz. Nafarroako Gobernuak ziurtatu du Tuterako Udaletik ez duela inolako abisurik jaso.

Tuterako alkateak prentsaurrekoa eman zuen asteartean, erroldatze faltsuen "delituzko sare" bat agerian utzi zuela esanez. Nafarroako Gobernuak, ordea, Udalaren aldetik inolako jakinarazpenik jaso ez izana ziurtatzen du.

 

Tuterako alkateak sortutako alarmismoa eta etorkinen kolektiboa kriminalizatzeko ahalegina salatu ditu ELAk. Horrelako mezuen bidez, alkateak Nafarroan etorkinen aurkako diskurtsoaren bandera jarri nahi du, sentsazionalismora joz eta inolako zorroztasunik gabe, gizarte-prestazioen "dei efektua" baieztatzera iritsiz.

 

ELAk berretsi egin du administrazioei iruzurra jazartzeko eta gizarte-prestazioen funtzionamendu egokia bermatzeko eskatzen diela.

 

ELAk justizia sozialean oinarritutako gizarte eredua defendatzen du, eta nabarmendu du administrazio ezberdinek jokatu behar dutela Nafarroan bizi diren pertsonen duintasuna bermatzeko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.