2025-07-24 11:51
Akordioak 900 langile baino gehiagoren baldintzak arautuko ditu eta langileen erosahaleman berreskuratu eta bermatuko du.

ELAk hitzarmen berrirako aurreakordioa sinatu du gaur. Izan ere, aurreko hitzarmenean galdutako erosteko ahalmena berreskuratzen da, eta langile talde guztiei bermatzen die KPItik gorako soldata igoerak, bereizketarik gabe. Gainera, plus garrantzitsuak hobetu dira, kategoria desberdinetako langileen kontratazioa ere handitu da, eta 59 urtetik gorako lanaldia murriztu.

Aipatzekoa ere bada langile guztientzako erabilera libreko egun gehiago txertatu direla, errelebu-kontratua gehiago ere bermatzen dira hitzarmenaren indarraldian, baita behin-behineko langile guztien lanpostuak ere, eta kolektibo batzuen lanaldi zatituak ezabatu eta plantillaren antolaketa nabarmen hobetuko da kolektiboetako zenbait aldaketekin. Gainera, euskarari dagokionez, B2 perfila ezinbestekoa izango da bertan lan egiteko.

2025etik 2028ra indarrean egongo den hitzarmenak zera erakusten du: ELAk berretsi ez zuen aurreko akordioan galdutako erosahalmena berreskuratu daitekeela. Langileen artean bereizketak ere sortu zituen aurreko akordioak, horregatik ELAK, klase sindikatua den aldetik, talde guztien hobekuntza lortzea izan du helburu, eta hitzarmen horrekin Metro Bilbaoko langileen batasuna balioesten da.

Gai nagusi guztiak hobetzen dituen hitzarmena da, inolako atzerapausorik gabe, eta arlo ekonomikoaz gain, kolektibo guztien baldintzak hobetzen ditu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.