2024-04-23 17:17
Osasunbideko zuzendaritzak eta sindikatuek gaur egindako Osasuneko Mahai Sektorialean, C eta D maila duten osasun langileen karrera profesionalari buruzko Foru Lege Proiektua aurkeztu da. ELAk araudiaren aurka bozkatu du Osasunbidean karrera profesionala aitortuta ez zuten 5.200 pertsonatik 2.150 baztertuta gelditu direlako.

Aurkeztutako testuak aplikaziotik kanpo uzten ditu Osasunbideko pertsonal ez sanitarioa. Horregatik, ELAk gaitzetsi egin du Osasunbideari atxikitako langile guztientzat karrera profesionala arautzeko aukera bat alferrik galdu izana, eta kontra bozkatu du.

LAB, USAE, UGT eta Afapna sindikatuek araudia babestu dute, eta orain Foru Parlamentura eramango dute, bertan onar dezaten. Horrela, Osasunbideko langileak izanik osasun lanposturik (zerbitzu orokorrak, administratiboak, telefonistak, etab.) ez duten langile guztiek ez dute inolako errekonozimendurik izango beren karrera profesionalean.

ELAk premiazkotzat jo du karrera profesionala Osasunbideko langile guztientzat onartzea, eta mobilizazioak eta grebak egiteko beharra azpimarratu du. Bestela, ez da guztiontzako aurrerapausorik lortuko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.