2020-06-08 10:39
COVID-19ko kasu positibo baten aurrean, zehazki Bilboko Epaitegietako magistratu batena, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak ez du arduraz jokatu, eta Prebentzio Zerbitzu Propioak ez die erantzun egokirik eman ez funtzionario eta ez prebentzio-ordezkariei ere. Baieztatutako COVID-19 kasuaren aurrean ezer ez egiteak eta informaziorik ez izateak langileen osasuna arriskuan jartzen du.

Kutsatzeko arriskua dagoenean, guztiz onartezina da, CGPJren eta Prebentzio Zerbitzuaren artean koordinaziorik ez dagoela esatea, langileen erreklamazioei ez erantzuteko.

ELAk egoera hori salatu du, idatziz lehenik eta ondoren, Justizia Zuzendaritzako arduradunekin ostiralean ekainak 5ean egindako bileran, eta honako hau eskatu du:

  • Langile kualifikatuek kasuarekin izandako lan-harreman estu guztiak identifikatzeko jarduerak hastea, sintomak hasi baino 48 ordu lehenagotik (edo sintomarik gabekoen kasuan, diagnostikoa egin baino lehenagotik) kasua isolatu arte.
  • Kontaktu estutzat jotzen diren funtzionario guztiei berehala jakinaraztea, eta zaintza aktiboari eta berrogeialdiari ekitea baieztatutako kasu batekin azken kontaktua izan eta hurrengo 14 egunetan.
  • Administrazio horrek arriskuei aurrea hartzeko eta laneko neurriak jakinarazi behar dizkie harreman ez-estuei.
  • Justiziako funtzionarioen kolektibo, magistratu eta letradu guztiei jakinaraztea gure kolektiboan kasu horiek egiaztatu eta agertu direla, bai eta jarduketa- eta komunikazio-protokoloak eta hartutako neurriak ere.

Aipatzekoa da Prebentzio Zerbitzuak aztertu ez dituen berrogeialdiak, eragindako funtzionarioen familia-medikuek adostu dituztela, eta zerbitzu publikoa bermatzeko antolakuntza-neurriak Bizkaiko Idazkaritza Koordinatzaileak hartu behar izan dituela.

ELAk espero du Justizia Sailak eskaeran hauek jasotzea eta berehala konpontzea dagoen ekintzarik eza, eta antzeko gertakarien aurrean, berriro gertatzen badira, Administrazio batetik espero den erantzun azkar eta eraginkorra izatea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.