2020-03-27 09:13
ELAk azken egunotan ikusi izan du enpresa askok aldi baterako kontratu asko deuseztatu nahi dituztela (aldizkako kontratu finkoak barne). Hala, enpresa horiek aldi baterako kontratua duten pertsonak ERTE enpresatik kanpo utzi nahi dituzte, alarma-egoera amaitu eta hurrengo sei hilabeteetan enpleguari eusteko legezko betebeharra urratuz.

Estatuko Gobernuak osasun-krisiak kaltetutako soldatapeko pertsonei ezartzen dizkien onurak ERTE batean sartutakoentzat bakarrik dira. Beraz, kontratua amaitzen zaien aldi baterako langileek ezin izanen dituzte onura horiek eskuratu.

ELAk uste du hori lege-iruzurra dela eta, gainera, diskriminatzailea dela; izan ere, langile batzuei tratu desberdina ematen zaie, aldi baterakoak direlako. Praktika horiek saihesteko eta aldi baterako kontratua duten pertsonak babesteko, ELAk enpresei beharrezko neurri judizial eta politiko guztiak hartuko dituela jakinarazten die.

Behin-behinekotasuna nahikoa prekarietatea da dagoeneko, enpresa askok halako alarma soziala erabil dezaten kostuak aurrezteko, behin-behineko plantillaren kaltetan. Horregatik, ELAk gainerako langileekin batera ERTEn sartzea eskatzen du.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.