ELAk salatu du ez dela bermatzen ari Arrigorriagako Arandia egoitzako 87 langileen segurtasuna eta osasuna (Domus VI taldekoa). Langileak falta dira (ez dira ez bajak ez oporrak betetzen) eta laneko osasunaren arloko neurriak falta dira: lanerako materiala falta da edo hondatuta dago (garabiak, aldagelak, oheko barrak, gortinak...). Gainera, ez dago gaixotasun infekziosoen aurkako prebentzio protokolo eguneraturik. Aireztapen sistema egokirik ere ez dago.
Langileek adierazi dute ELAk eskatutako arrisku psikosozialen balorazio txostenak datu kezkagarriak ematen dituela: lan karga handiak, langile falta, baliabide materialen falta, estres maila handiak... Hala ere, zuzendaritzak eta Prebentzio Zerbitzuak adierazi dute irailean ere balorazio horrekin jarraituko dutela. ELAk uste du data hori beranduegi dela, premiazko neurri eraginkorrak berehala hartu behar baitira.
ELAk mobilizatzen jarraituko du datozen hilabeteetan, egoera irauli arte.