2020-12-29 11:29
ELAk ibilgailuak kentzeko plegu berrien aurkako salaketa aurkeztu du Kontratuen Auzitegian eta mobilizazioak iragarri ditu. ELAk salatu duenez, Iruñeko kale publikoetatik ibilgailuak kentzeko lehiaketa berriak hainbat lanpostuen suntsiketa eta zerbitzuaren pribatizazio partziala aurreikusten du. Iruñeko Udalak azaroaren 27an argitaratutako garabi zerbitzuaren agiriak dira. Baldintza horiek 13.279 lanordu aurreikusten dituzte garabi-gidarientzat, baina aurten amaitzen den agirian 18.346 ordu daude; beraz, murrizketa 5.067 ordukoa izango litzateke (hiru pertsona gutxiago zerbitzuan). Ordu kopurua murritzen den bitartean, lizitazioaren balio ekonomikoa mantentzen da. 2016 urtean 1.170.000 eurotan atera zen (BEZ barne) eta 2020an horrela mantendu da.

Gainera, ibilgailuak zaintzeko zerbitzuan 582 ordu gutxiago emango dira, eta horrek langile kopurua murriztea ekarriko luke. Hala ere, Udalak administrarien orduak luzatu nahi dituenez, garabi-tasa ordaindu ondoren ibilgailuak entregatzeko prozesua behin betiko pribatizatzeko saiakera dela uste du ELAk. Orain arte, Dornierreko langileek agenteei 'laguntza' ematen zieten, baina agiri berrian funtzio hori pribatizatzen da.

2019ko urrian Udaltzaingoak zerbitzu honetatik atera zituzten, zonalde urdineko langileen esku utzita. Gaur egun zerbitzuaren pribatizazioa bultzatzen ari da. Gainera, Udaletxearen aurkako sententzia bat dago, Udaltzaingoa funtzio horietatik kanpo uzteagatik.

Horrez gain, lan-egutegiak jasotzen ditu baldintza-agiriak, garabietako eta administrazioko langileen lan-baldintzetan aldaketak eragingo dituztenak.

Horregatik guztiagatik, ELAk salaketa jarri du Kontratuen Administrazio Auzitegian, ordu-murrizketak eta lan-baldintzen balizko aldaketak bertan behera uzteko.

ELAren ustez, onartezina da Iruñeko Udalak zerbitzuak pribatizatzen jarraitzea, zerbitzuaren orduak murriztea eta langileen lan-baldintzak aldatzea.

Gaur egun, 11 txofer mekanikok, arduradun batek eta 4 administrarik ematen dute zerbitzua, eta ibilgailuen zaintza beste enpresa bati azpikontratatuta dago. Dornierreko enpresa-batzordea ELAko 3 ordezkarik, UGTko 3k, LABeko 2k eta CCOOko batek osatzen dute.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.