2023-03-22 11:41
LABen, UGTren eta Osasunbidearen arteko akordioak ez du zerikusirik joan den larunbateko manifestazioa eta biharko eginda zegoen greba deialdia eragin zituzten aldarrikapenekin. Horregatik, ELAk, SAEk eta CCOOk biharko elkarretaratzea eta apirilaren 4rako greba deitu dute Osasunbidean.

Osasunbidean mobilizazio dinamika bat zegoen langile guztien lan baldintzak hobetzea helburu zuena, bai pertsonal sanitarioarenak, bai osasun arlokoak ez direnenak, eta aldarrikapen zehatz batzuen arabera eraiki zen. LABek eta UGTk Osasunbidearekin lortutako akordioak ez du aldarrikapen horietako bat bera ere bermatzen, eta Osasunbideko langileek atzo zituzten lan baldintza berberak izango dituzte hilabete barru, adibidez. Akordio hori LABen eta UGTren autonomia faltak ekarri du, eta ez Osasunbidea hobetzeak. Akordioak ez du ematen Aurrekontu Orokorren Legean edo Parlamentuaren Osoko Bilkuran aztertuko den Foru Lege Proposamenean jasota ez dagoen ezer, eta ez du barne hartzen aurrekontuen babesa bermatua duen neurri garrantzitsurik.

Gainera, ELAk, SAEk eta CCOOk LABek martxoaren 23ko greba bertan behera uzteko hartutako erabaki antidemokratiko salatu dute, gainerako sindikatuei greba egitea galarazi dielako. Sindikatuen arteko desadostasunak zilegi dira, baina grebarako oinarrizko eskubidearen erabilera oztopatzea ezein sindikatuk zeharkatu beharko ez lukeen marra gorria da.

Egoera honen aurrean, ELAk, SAEk eta CCOOk mobilizazioa deitzea erabaki dute biharko (martxoaren 23an, 10:00etan, Parlamentuaren aurrean) eta greba apirilaren 4rako, akordio horren edukirik eta zehaztasunik eza salatzeko eta Osasunbideko langile guztien lan baldintzak hobetzea eskatzeko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.