2024-04-26 13:18
Apirilaren 15ean eta 19an egindako kontzentrazioen ondoren, Osakidetzak ez du inolako neurririk hartu pazienteen eta langileen segurtasuna eta osasuna babesteko. 2024ko martxoan, goizeko 8etan tenperatura ez da ia inoiz 25 gradutik jaitsi.

Apirilaren 15eko eta 19ko kontzentrazioen ondoren, langileak Basurtuko Ospitalean kontzentratu dira berriro, ESIaren isiltasunaren aurrean. Apirilaren 15ean, ELA sindikatuak, plantillarekin batera, beste eskaera bat erregistratu zuen, langileen eta pazienteen osasuna eta segurtasuna babesteko neurriak har zitezen. Aldarrikapen nagusia erditzeen eremua osorik eraberritzea da, baina horren zailtasun teknikoaz kosziente izanda, eskatu da behin-behinean unitatea termikoki egokitutako eremu batera lekualdatzea, langileen eta pazienteen osasuna zaintzeari lehentasuna emateko.

Eskaera horren aurrean, salatzen dugu ez dugula ESIaren erantzunik jaso horrelako garrantzia duen gai baten aurrean, eta horrek agerian uzten du Osakidetzak ez diola inolako garrantzirik ematen bere langileen lan-baldintzei, ez eta pazienteen segurtasunari ere.

Argi dago erditze zerbitzuan gaur egun dauden lan inguruabarrak plantillak bere lana baldintza prekarioetan garatzera behartzen dutela eta horrek zuzenean eragiten diola ematen den zerbitzuaren kalitateari. Une politiko honetan, Eusko Jaurlaritzak behin eta berriz errepikatzen du inoiz baino gehiago inbertitzen duela osasun publikoan, eta iragarri du ospitaleko azpiegiturak eraiki edo handituko direla, baina dauden azpiegiturek ez dituzte betetzen lanerako behar diren gutxieneko baldintzak.

Plantillaren eta zerbitzu osoaren lan-baldintza prekarioak salatzeko, ELA sindikatuak, plantillarekin batera, elkarretaratzea egin du Basurtuko Ospitaleko instalazioetan, apirilaren 28aren bezperan, Laneko Osasun eta Segurtasunaren Nazioarteko Egunean.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.