Hauteskunde hauekin batera, urte honetan Lanbideko hauteskundeak eta Ibaiondo zentruko hauteskundeak egin direlarik, Administrazio Orokorreko ordezkaritzaren hautaketa gehiena burutu da dagoeneko.
Soilik, bihar bozkatuko diren OSALANeko hauteskundeak gelditzen dira ordezkaritza guztia berritzeko.
Emaitza hauekin ELAk egun duen lehen postua berretsi du Administrazio Orokorreko esparruan eta mahai sektorialean ordezkaritza gehien duen sindikatua izaten jarraitzen du.
ELAk emaitzak positiboki baloratzen dituen arrean, Lakuan sortu den plataforma berriak lortu duen babesa ikusirik hausnarketa egitearen beharra ikusten du eta era berean, Eusko Jaularitzak ere hausnarketa hori egin beharko lukeela uste dugu.
ELAk argi du esparru honetan ere langileen enpleguaren defentsan eta lan baldintzen hobekuntzan jarraituko duela buru belarri..