2020-09-30 11:50
Sektoreko langileek hiru greba egun egingo dituzte, urriaren 7an eta azaroaren 11 eta 25ean, hurrenez hurren, patronalari Arabako egoitza pribatuen hitzarmen probintziala negoziatzeko eser dadila eskatzeko. Greba deialdia egutegi eta mobilizazio batek indartuko du.

ELAk, LABek, UGTk eta CCOOk, greba deitzaileek, negoziazio mahaia irekitzeko eskaeraren berririk ez dutela adierazi dute. Gogorarazi dute dagoeneko 15 hilabete baino gehiago igaro direla Arabako ahaldun nagusiarekin lehen bilera egin zenetik, eta ia urtebete lurraldeko egoitza handienekin azken bilera egin zenetik.

Enpresen eta Aldundiaren beraren pasibotasuna salatu dute, eta 2019ko urtarrilean mobilizazioak hasi zirenetik inolako mugimendurik ez egitea leporatu diete, zaintzaren sektoreak bizi duen prekarietatea eta sektoreko langileen -gehienak emakumeak- lan-baldintzak salatzeko.


 

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.