2020-12-15 15:42
Erraztiola Zerrategia enpresaren aurrean egindako elkarretaratzean, Nuarbe auzoan, abenduaren 11n gertatutako lan-istripu hilgarria salatu dute. Langilea makina batek harrapatuta hil zen. Heriotza berri honekin, gutxienez 60 pertsona hil dira Euskal Herrian lanean, COVID-19ak lan munduan eragin dituen heriotzak kontuan hartu gabe. Aurten, gutxienez 12 langile hil dira Gipuzkoan.

ELA, LAB, esk, Steilas, EHNE eta HIRUk elkarretaratzea egin dute Erraztiola Zerrategia enpresaren aurrean, Azpeitiko Nuarbe auzoan, abenduaren 11n gertatu zen lan istripu hilgarria salatzeko.

Egoera larria dela eta, ELAk Eusko Jaurlaritzari eskatu dio berehala ezar ditzala prebentzio-legeria betetzen ez den kasuetarako kontrol- eta jarraipen-neurriak, eta, aldi berean, lantokietan antolatzeko eta urtean 50 pertsona baino gehiagoren heriotza eragin duen bidegabekeriaren aurka borrokatzeko deia egin dio.

"Enpresaburuen borondate politikoa eta behin betiko konpromisoa besterik ez da behar gaitz honekin amaitzeko, langileen osasuna eta segurtasuna etekin ekonomikoen gainetik jarriz".

 

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.