2020-10-20 12:54
ELA, LAB, CCOO eta UGTk â€'ikastetxe publikoetako, pribatuetako eta itunpeko ikastetxeetako jantokietako azpikontratetan ordezkaritza duten sindikatuekâ€' urriaren 21, 27 eta 29rako deitutako grebari eusten diote, Hezkuntza Sailak urriaren 20rako deitu duen bilera gorabehera, grebaren lehen eguna baino egun bat lehenago.

Maiatzetik, ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk bilera bat eskatu dute Hezkuntza Sailarekin, jantokien itzulera segurua aztertu eta negoziatu ahal izateko. Hala ere, eta orain arte, erabaki guztiak alde bakarrez hartu eta ezarri ditu Sailak, eta irailaren 15ean hezkuntza-komunitate osoak lehen greba deialdia egin ondoren, hezkuntzako langileen mahai guztiak deitu ditu, azpikontratetako langileak izan ezik.

ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek gaitzetsi egin dute Saila jantokietako langileekin zuen jarrera, enpresa pribatuek kontratatutako langileak izan arren EAEko ikastetxeetan zerbitzuak ematen dituzten langileak baitira.

Sailak greba hasi baino egun bat lehenago deitu du bilera. Gehiago dirudi herritarrei eta familiei begirako mugimendua, arazoa konpontzeko baino; azken egunera arte itxaron du, urriaren 7tik greba deitu duten arte. Langileen mobilizazioei esker, Saila, behin betiko, kolektibo horren aldarrikapenak entzutera eseri da. Mobilizazio horiek gabe eta sektoreak duen indarrik gabe ez zen posible izango.

Hala ere, langileen eskaria Sailarekin bilera bat egitea baino haratago doa. Aldarrikapenak oso argiak dira: segurtasunaren bermea; enpleguari eta lan-baldintzei eustea, ratioak jaitsiz eta lanen gainkargarik gabe; zerbitzu seguruak eta kalitatezkoak.
Sindikatuak bilerara joango dira, baina greba deialdiari eutsiko diote; izan ere, asteazkenean, urriaren 21ean, greba eta mobilizazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Grebaren helburua ez da bilera bat lortzea, baizik eta helburu hauek lortzea: segurtasuna bermatzea, enplegua mantentzea eta lan-baldintzak mantentzea.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.