ELA, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek kontzentrazioa egin dute Arabako esku-hartze sozialeko sektorerako hitzarmen berri bat eskatzeko. Helburua da langile guztien lan baldintzak hobetzea eta sektore publikoarekin parekatzea. Izan ere, sindikatu deitzaileen ustez, zaintzak publikoak izan behar du. Hilabeteak dira sindikatuek beren aldarrikapenak patronalari eman zizkiotela; hala ere, patronalak ez du erantzunik eman. Gauzak horrela, ez dute baztertzen grebara joatea.
AISA patronalak hilabeteak daramatza negoziazioa blokeatzen eta bilerak atzeratzen. Azken bileran aholkulari bat izendatzeko aitzakia erabili zuen mahaiak aurrera egin ez zezan. "Proposamen bat duela esan du, baina hilabeteak igaro dira eta ez dute ezer entregatu", deitoratu dute sindikatuek.