2025-06-12 15:33
Besteak beste, Lasarte, Irune, Gernika, Etxebarri, Getxo eta Barakaldoko udaletxeen aurrean egin dituzte protestak.

EAEko Udaletako langileak hainbat udaletxeren aurrean mobilizatu dira Udalhitz, tokiko erakundeetako langileen lan baldintzak arautzen dituen akordioa berriztu dezaten exijitzeko, eta ELAk aurkeztutako aldarrikapenak aintzat hartu ditzaten. Aldarrikapen taula aurkeztu zuen sindikatuak maiatzaren 30ean EUDELen egindako negoziazio bileran.

Hauek dira ELAren aldarrikapen nagusiak:

1- Soldatak: 2021-2025 galdutako erosahalmenaren berreskuratzea. 8,5 % soldata igoera.

2- Enplegua: Behin-behinekotasun erreala %6ra jaistea adostu. Salbuespenezko prozesu bidez eta behin-behinean lanean daudenak kontsolidatuta.

3- Plantillak gazteberritzeko neurriak: Aurre-erretirotarako primak berreskuratzea.

4- Jardunaldia: 32 orduko lanaldia astean 1455 urteko jardunaldia.

5- Lan kargak arindu, lan osasuna bermatu: Mediku-baja gaixotasun arruntagatik denean %100 ordainsari konpentsazioa jasoko dute langileek baja amaitu arte.

6- Hautaketa prozesuak: Hautaketa prozesu guztiak tokiko erakundeak egin beharko ditu, suhiltzaileak eta tokiko poliziaren prozesuak barne.

7- Euskara: 15 urtean lanpostu guztietan bi hizkuntza ofizialak derrigorrezkoak izatea.

8- Berdintasunaren bidean, neurri feministak: Berdintasun plan eraginkorrak adostu. Soldata arrakalak gainditzeko neurriak adostu.

9- Lizentziak, baimenak eta kontziliazio neurriak.

10- Transizioa ekosoziala.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.