2018-10-11 10:46
ELAk bere alaitasuna adierazi nahi du Espainiako Kontu Auzitegiak urriaren 10ean hartutako erabakiaz, eta bere elkartasun osoa luzatzen die Ainhoa Intxaurrandieta eta Iñaki Errazkini, Gipuzkoako erraustegi berriaren lanak gelditzeko agindua eman zuten orduko arduradunak. Jakina denez, Intxaurrandieta eta Errazkinen jokaera egokia izan zela frogatu egin da, eta ez dute euren kontrako 45 milioiko isuna ordaindu beharko.

ELAk azpimarratzen du Gipuzkoako erraustegiaren alternatiba zigorraz ezkutatu nahi zutenek galdu dutela. Hau da, gaur egungo Gipuzkoako Aldundiaren gobernuaren (EAJ-PSE) jarrera oso salagarria da, eta hurrengo pausoak orain proiektuan dagoen erraustegi berria gelditzea izan behar du. Horretarako, ELAk urriaren 27ko Donostiako manifestazioan parte hartzeko deialdia luzatzen du.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.