Cie Automotive Goiain, Legutioko Goiaingo industrialdean kokatua, Cie Automotive euskal multinazionalaren enpresa bat da. Automobilgintzarako pieza forjatuak fabrikatzen ditu batez ere, eta 44 pertsonek osatzen dute plantilla.
Legutioko Cie Automotive Goiaingo langileek, ELAko ordezkaritza osoarekin, greba mugagabea hasiko dute maiatzaren 14tik aurrera. Langileek arrazoirik gabe kaleratutako lankide bat berriz hartzeko eskatuko dute, eta lan egonkortasuna arriskuan jartzen duten enplegu politikak salatuko dituzte.
Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.