2020-09-11 13:23
Aldundiak eta langileen ordezkariek irailaren 10ean egindako bileran, murrizketarik gabeko kontratazio lehikate egiteko konpromisoa hartu zuten eta, bide batez, langileek parte hartzeko bideak sortu zituzten, antzeko egoera batera ez itzultzeko. Langileon helburua izan da zerbitzuaren egungo kostuak eta beharrak jasotzen dituen aurrekontuak bermatzea.

Aurtengo uztailean Artium museoak Artium Museoko arreta laguntzaileen lehiaketa berriaren oinarriak argitaratu zituen. Plegu berriek 2018an argitaratutako pleguen aldean aurrekontuaren % 20ko murrizketa jasotzen zuten, bi urte lehenago bakarrik. Egoera hori gauzatuz gero, hainbat lanpostu suntsituko ziren, zentroan jarraituko zuten langileen baldintzak okertuko ziren eta zerbitzuak okerrera egingo zuen.

Goiz partean izandako prentsaurrekoan aste gogorrak izan direla azaldu dute langileek, eta ELAren babesarekin antolatu eta borrokatu direla gaur arte. Hainbat mobilizazio egin dituzte eta, gaurkoarekin batera, hiru greba egun egin dituzte irailean zehar.

"Helburua izan da lehiaketa baldintza horietan lizitatzea eta plegu berriak egitea saihestea, zerbitzuaren egungo kostuak eta beharrak estaliz. Behin enpresak aurkezteko epea amaituta, lehiaketa hutsik geratu dela. Gure irakurketa da enpresek ezin zutela zerbitzua baldintza ekonomiko horietan hartu. Baina zalantzak izan zitzaketenek bazekiten aurrez aurre unitate eta antolaturiko plantilla bat aurkituko zutela eta atzera egitea erabaki dute" azpimarratu dute.

"Gure borroka ezin da amaitutzat jo plegu berriak egiteko prozesua amaitu arte eta zerbitzua bermeekin lizitatu arte, plantilla osoaren lanpostuak eta baldintzak mantentzeko. Horrek, era berean, kalitatezko zerbitzua bermatuko die Museoa bisitatzen duten erabiltzaileei. Langileen % 80k grebaren hirugarren egun honetan parte hartzea erabaki izanaren arrazoia da puntu hori erakunde publikoei eta zerbitzuaren ardura izan dezaketen enpresei gogoraraztea" azaldu dute.


Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.