2019-11-28 17:12
Gaur, Administrazio Orokorreko esparruan falta zen OSALAN(Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea)ko hauteskunde sindikalak egin dira. Hauteskunde hauekin Administrazio Orokorreko esparruko hauteskunde sindikalak bukatu dira.

Hauetan, jokatzen ziren 9 ordezkarietatik, ELA 4 lortu ditu, zuen gehiengoa berretsiz eta bozka zenbakian igoz. Honela, guztira aukeratzen ziren 167 ordezkarietatik ELAk 57 lortu ditu gaurko bozketen emaitzen ondorioz eta honek sektoreko %35eko ordezkapena ematen dio.

Emaitza hauekin ELAk egun duen lehen postua kontsolidatzen du Administrazio Orokorreko esparruan eta mahai sektorialean ordezkaritza gehien duen sindikatua izaten jarraitzen du.

ELAk emaitzak positiboki baloratzen ditu. Zerbitzu Publikoen eta bertako langileen defentsan egiten duen bideak jaso duen babesarengatik ELAk argi du esparru honetan ere langileen enpleguaren defentsan eta lan baldintzen hobekuntzan jarraituko duela buru belarri.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.