2020-12-21 10:52
Ezin da transferentzia partziala izan, osoa eta esklusiboa izan behar du

ELAk espetxe-administrazioaren transferentzia eta eskumen hori Nafarroako Gobernuarena soilik izatea eskatu du. Esklusibotasun horrek osoa izan behar du, eta ez partziala, eta hiru eremuak hartu behar ditu barnean: legegintzakoa, haren garapena eta betearazpenekoa. Bestela esanda: transferentzia hori ezin da kudeaketa-erantzukizunen lekualdaketa hutsa izan; aitzitik, espetxe-politika propio bat garatzeko gaitasuna eman behar digu, askotan gizatasunik gabe, kolapsatuta eta legeak berak ezarritako gizarteratze-helburuak betetzeko gai ez den estatu-ereduaz bestelakoa.

ELAk uste du beharrezkoa dela administrazio bat ezartzea, espetxeratutako pertsonen eskubide guztiak arduratsu errespetatuko dituena. Askatasunaz gabetzeko baldintzek ezin dute presoen duintasuna kaltetu, ezta beste eskubide batzuk kentzea ekarri ere. Espetxeetako esku-hartzearen helburu bakarra da espetxeratuak gizartera itzultzea erraztea, eta zigorrak betetzeak ezin die kendu gizartean eta familian errotuta egotea. Zentzu horretan, erabat arbuiatzen dugu, askatasunik gabe dauden pertsona guztiak, bere ingurunetik urruntzea.

Espetxeetako langileak Nafarroako gizarteari zerbitzu publikoa ematen dioten langileak dira, eta, beraz, Nafarroako erakundeen mende egon behar dute. Urteko 365 egunetan egunean 24 orduz funtzionatzen duen zerbitzu baten ezaugarri espezifikoei eutsiz, bere lan-baldintzak Nafarroako Administrazio Orokorrean lan egiten duten langileen baldintzekin homologatu behar dira. Inola ere ez zaie aplikatu behar salbuespen-egoerak, eskubide-galerak eta lan-baldintzen okerragotzea eta pribatizazioen arriskua eragiten dituen legeria espezifikorik.

Espetxeetako langileak Nafarroako Administrazioko langile guztiekin integratzea, lan-homologazioa eta lan-baldintzak nabarmen hobetzea, funtsezko zutabe dira langile horiek normalizatzeko, zerbitzua hobetzeko eta ezinbesteko elemetu bat espetxe-eginkizunari prestigioa emateko.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.