ARGIA.eus

2021eko urriaren 20a

Eragileen plaza!

SORTU KONTUA
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.
2021-09-20 09:46
Pentsioen erreforma Kongresuan tramitatzen ari dira. Alderdi politikoek irailaren 23rako aurkeztu behar dituzte zuzenketak. Unea erabakigarria da, beraz. Horregatik, ELAk alderdi politikoei eskatu die arbuia ditzatela Sanchezen Gobernuak ezarri nahi dituen murrizketak Kongresuan tramitatzen ari den erreformari egingo dizkioten zuzenketekin. Halaber, ELAk bereziki EAJ, EH Bildu eta Podemosi galdegin die bere egin ditzatela pentsioen inguruan mobilizatzen ari diren erakunde sindikal eta sozialen eskariak. Izan ere, alderdi horien esku dago Sanchezi neurriak aplikatzeko aukera izatea ala ez. Izan ere, EAJren, EH Bilduren eta Podemosen sostengurik gabe PSOEk ezin du erreforma aurrera atera.

Gaur Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak eta Azterketa Bulegoko Mikel Noval eta Janire Landaluzek emandako prentsaurrekoan, ELAk alderdi politikoei eskatu die arbuia ditzatela Sanchezen Gobernuak ezarri nahi dituen murrizketak Kongresuan tramitatzen ari den erreformari egingo dizkioten zuzenketekin. Halaber, ELAk bereziki EAJ, EH Bildu eta Podemosi galdegin die bere egin ditzatela pentsioen inguruan mobilizatzen ari diren erakunde sindikal eta sozialen eskariak. Izan ere, alderdi horien esku dago Sanchezi neurriak aplikatzeko aukera izatea ala ez. Izan ere, EAJren, EH Bilduren eta Podemosen sostengurik gabe PSOEk ezin du erreforma aurrera atera.

Espainiar Gobernuak abuztuan plazaratu zuen pentsioen erreformarako legegaia, patronalarekin, CCOOekin eta UGTrekin iritsitako akordioaren emaitza dena. Gobernuak Europar Batasunari hitz eman zion pentsioak bi fasetan murriztuko zirela. Lehena 2021 bukatu aurretik egin beharko litzateke, eta bigarrena, 2022an.

ELAk bere ikuspegia adierazi zuen orduan pentsioen erreformarako akordioari buruz, zeinetako neurri nagusiak honakoak ziren:

  1. Iraunkortasun Faktorearen ordez Belaunaldi arteko Ekitate Mekanismoa (BEM) ezartzea, zeinak gobernuari txeke zuria emango liokeen pentsioak etorkizunean murrizteko.
  2. Murrizketak erretiro aurreratuan, koefiziente murriztaileak aldatu eta zuzenean pentsioan aplikatuz, ez oinarri arautzailean.
  3. KPIaren arabera eguneratzea (hori aurrekontuetan 2018tik hona aplikatzen ari da; bost urteko epea ezarri da, eta horren buruan berriro aztertuko da).

Horrenbestez, ELAren aburuz alderdi politikoek honako puntu hauek jaso beharko lituzkete zuzenketetan (epea irailaren 23an bukatuko da):

  1. Erretiro aurreratua eragozteko murrizketak bertan behera utzi.

  2. Iraunkortasun faktorea kendu eta bere ordez inongo beste mekanismorik ez onartu (esaterako, BEM delakoa).

  3. Erretiro adina 65 urtetan finkatu.

  4. Gutxieneko pentsioa 1.080 eurotan finkatzea.

  5. Pentsioaren kalkulua egiteko irizpideak erabakitzerakoan 2011ko erreforma aurretik kotizatutako urte kopurua aintzat hartu. Erretiro aurreratu eta partzialari dagokienez 2013ko erreforma aurreko irizpideetara itzuli.

  6. Pentsioak KPIaren arabera eguneratu, inolako mugarik gabe, eta azken hamarkadan galdutako eros-ahalmena berreskuratu.

  7. Pentsio-sistema publikoa indartu. Pentsio-sistema pribatua ez da aukera egokia: Lehenik, jende gehienak ez dauka aurrezteko aukerarik; beraz, soilik aberatsenentzako izango litzateke; bigarrenik, sistema pribatuak negozioa bermatzen die kudeatzen duten finantza-erakundeei, baina ez du ziurtatzen inongo prestazio eta errentagarritasunik.

  8. Legegintza ahalmen osoa pentsio-sistema Euskal Herrian erabakitzeko.

Horri buruz mintzatzeko, ELAk bilerak eskatu dizkie EAJri, EH Bilduri eta Podemosi. Une hau erabakigarria da, eta Kongresuan hartzen diren erabakiek baldintzatuko dute oraingo eta ondorengo pentsiodunen etorkizuna.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.