2020-06-12 13:11
Sindikatuak dio ebazpena ez datorrela bat legeriarekin eta negoziazio kolektiborako eskubidea urratzen duela. COVID-19ren krisiaren aitzakiapean lan eskubideen murrizketak gora egin duela salatu du. "Epaiketak arratsaldetan, neurri prebentiborik ez izatea, espazio fisiko probetxugabeak; eta beldur gara, Covid-19aren aitzakiarekin, zuzendaritzak ez ote duen jarraituko lan eskubideak murrizten", azaldu dute.

ELAk errekurtsoa erregistratu du Justiziako sailburuordearen ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez, langileek arratsaldeetan adierazitako bistetara nahitaez joan behar dutela arautzen da. Sindikatuak salatu duenez, ebazpen horrek lanaldia eta ordutegiak aldatzen ditu indarrean dagoen legeriara egokitu gabe, baina, horrez gain, ez da negoziatu erakunde sindikalekin, “tamalgarria den langile guztiekiko eta haien ordezkariekiko mespretxua erakutsiz”. Gauzak horrela, kautelaz etetea ere eskatu du ELAk eta hori berariaz ebatzi beharko du Justiziako Sailburuordeak hilabeteko epean.

Dena den, beldur da ELA, murrizketa horren konponbidea ez ote den etorriko Epai baten ondorioz â€' Hilabete asko barru â€', komunikabideetan ere presio egin baitute Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak bere nahiei men egin diezaien. Hori dela eta, sindikatuak aurreratu du aliantza landuko duela beste sindikatuekin ahalik eta erantzun sendoena emateko.

 

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.