2024-03-27 11:59
Negoziazio mahaiak 16 bilera baino gehiago egin eta mobilizazioen dinamika abian jarri ondoren, ELAk, sektoreko sindikatu nagusiak, aurreakordioa lortu du patronalarekin grebaren lehen egunaren atarian.

Bizkaiko elikagaien merkataritzaren sektorean 8.000 pertsona inguruk egiten dute lan, eta ELAk % 38ko ordezkaritza du, sindikatu nagusia izanik. Hainbat bilera eta mobilizazio dinamika medio, ELAk aurreakordioa lortu du patronalarekin.

Akordioak 2023tik 2025era arteko indarraldia eta aurreraeragin mugagabea du, eta KPIren araberako soldata igoera bermatzen du, urteko lanaldia murriztea aurreikusten du, gauez lana egiteagatik jasotzen den plusa hobetzen du eta larunbatetako lana arautzen du lan egutegian.

ELAk nabarmendu du Bizkaiko elikagaien merkataritzaren sektoreko lan baldintzen hobetzea ezinezkoa izango zela mobilizaziorik gabe.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.