2025-04-30 11:23
Enpresarekin egindako lehen bileraren ostean, ELAk berriro esan du ez duela onartzen Talleres de Mecanizados Auxi enpresan proposatutako 10 langileren enplegu-erregulazioko espedientea.

ELAk errefusatu egin du 10 pertsonako EREa, 14 langileko plantillan, eta lanpostuak defendatzeko borrokatuko duela adierazi du. Hala, kaleratu nahi dituzten 10 langileengaik borrokatuko du, baita enpresan jarraitzen duten lau pertsonengatik ere, ez baita ulertzen enpresak lau pertsonarekin inolako bideragarritasunik ez izatea.

Hala, ELAk EREa kentzea eskatu du eta plantillari eta lanpostuei eusteko plan errealista bat egitea ere. Funtsean, egungo egoera Sarralle Taldearen plan baten ondorioa da, Auxi enpresa horrena baita, gainetik kentzeko haiek hartu baitute erabakia.

Honen aurrean, ELAk greba zikloaren lehen eguna apirilaren 30ean deitu du. Zumaian, Azpeitian Sarralle parean, sindikatuak lanpostuen galera gizarteratuko ditu.

Artikulu hau egilearen RSS jariotik automatikoki ekarri da hona. Baliteke jatorrizko artikulua luzeagoa izatea, eta hemen irakur dezakezu.
ELA klase sindikatu abertzalea da, 1911n sortua eta egun 100.000 afiliatu dituena.